Publicidad
Matxista al da publizitatea?

Nahi gabe edo nahita, publizitatearen bitartez genero bakoitza balore eta rol zehatz batzuekin lotu da, eta lotura horren arrastoa gaur egungo gizartearen jarrera eta ideologia askotan ikus daiteke.

Publizitatea sortu zenetik, bai gizonak bai emakumeak produktuen eta marken inguruko iragarkiak egiteko erabili izan dira. Haien irudikapenaren bitartez, genero identitate estereotipatuak islatu izan dira, betiere gizonezkoen ikuspuntutik begiratuak, haiek izan baitira historikoki publizitatearen sortzaileak. Atzera begiratuz gero, estereotipo horietan bilakaera bat egon dela ondoriozta daiteke, oraindik egiteko gehiago dagoen arren. Nahi gabe edo nahita, publizitatearen bitartez genero bakoitza balore eta rol zehatz batzuekin lotu da, eta lotura horren arrastoa gaur egungo gizartearen jarrera eta ideologia askotan ikus daiteke. Agerian geratzen da, beraz, publizitateak kontsumitzaileengan duen eragin zuzena.

“Indarkeria sinbolikoak emakume askoren autoestimuari eragiten dio, eta, oro har, etengabeko borroka txikietara behartzen ditu, beren autonomia, askatasuna eta eskubideak defendatzeko ” (María Jesus Ortiz)

Oraindik ere, erronka bat da gure gizartearentzat generoen arteko berdintasuna erreala eta eraginkorra izatea, eta, horretan, komunikabideek funtsezko rola betetzen dute; izan ere, herritarren artean informazio garrantzitsua zabaltzeaz gain, iritziak sortu eta bideratzen dituzte. Emakumeek ordezkaritza txikia dute lan indarrean, batez ere erabakiak hartzeko une eta guneetan. Egoera hori eduki mediatikoaren ekoizpenarekin eta banaketarekin ere lotuta dago, eta esparru horretan zein gizartean oro har dagoen genero desberdintasuna bermatzen laguntzen du. Edukiei dagokienez, emakumeak ordezkatuta agertzen direnean, askotan estereotipo sexistetara egokitzen dira, eta gizonei baino balio gutxiago ematen zaie; gainera, ez da islatzen emakumeen aniztasuna, ezta emakume horiek guztiek gizarteari egiten dizkieten ekarpenak ere.

Sustapen eta areagotzeak

Emakumeen Irudiaren Behatokiaren egiteko nagusia da emakumeek publizitatean eta komunikabideetan duten irudia aztertzea, haiei esleitzen zaizkien rolak identifikatzea eta, sexistak badira, irudi estereotipatuak ezabatzen laguntzen duten jarduerak egitea. Aditzera eman dutenez, komunikabideetan ikus daitezkeen irudikapen sexista guztiek gure kulturaren parte den indarkeria sinbolikoa zabaltzen eta normalizatzen laguntzen dute. Horrekin batera, jarrera matxistak betikotzen dituzte, eta eragotzi egiten dute benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egitea.

Komunikabideek maiz eta biziki transmititzen dute indarkeria sinbolikoa, eta, hala, areagotu egiten da indarkeria mota guztiekiko tolerantzia. Hori azaldu zuen Maria Jesus Ortizek, Espainiako Berdintasun Ministerioaren Emakumeen Institutuko komunikazio eta irudi arduradunak. Erabilera horren bidez, sexu indarkeria sustatzen eta justifikatzen da, eta, genero-estereotipoak errepikatuz –femeninoa den guztia gutxiestea barne–, erasotzaileen indarkeriazko portaerak bultzatzen dira. Ortizek dioenez, horrek guztiak eragin zuzena du: “Emakume askoren autoestimuari eragiten dio, eta, oro har, etengabeko borroka txikietara behartzen ditu, beren autonomia, askatasuna eta eskubideak defendatzeko”.

Aurrerapausoak

Egungo egoera duela hamar urtekoarekin alderatuz gero, publizitatean egiten den emakumeen irudikapenean aldaketak egon direla ikus daiteke. Euskal Herriko Unibertsitateko MediaIker ikerkuntza taldeak gizon eta emakumeei zuzendutako aldizkarien genero eraikuntza aztertu zuen 2008-2010 bitartean. Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako “La publicidad en las revistas femeninas y masculinas: reflejo de los estereotipos de género” ikerketan, ikerlariek argitalpen horietako publizitatea aztertu zuten, nola kuantitatiboki hala kualitatiboki. “Aldizkari hauen publizitatearen analisia bereziki adierazgarria da; identitate maskulinoaren zein femeninoaren eraikuntza oso balio sendoetan oinarritzen dute, eta, ondorioz, generoen arteko desberdintasunak oso argiro nabarmentzen dira”, dio ikerketa taldeko Flora Marín doktoreak.

“Femvertising izeneko iragarki feminista eta ahulduntzaileak nahiko estereotipatuak dira, baina baliagarriak dira publizitatearen dinamika sexistekin hausteko” (Flora Marín)

Marínen ustez, azken hamarkadan gizarteak aurrerapen nabarmenak bizi izan ditu emakumeak publizitatean duen paperari dagokionez: “Duela ez hainbeste, oso ohikoak ziren off-eko ahotsak gizonezkoenak ziren gehienbat, emakumearen ahotsa ezin baitzen erabili autoritatea eta seriotasuna adierazteko. Iragarkietan ere, jarrera aktiboa zuen norbait agertzen bazen eremu publikoan edo lanean, beti gizona izaten zen. Zorionez, gauza horiek aldatzen ari dira pixkanaka”. Gainera, publizitatean ezartzen ari diren marko berrien papera azpimarratzen du: “Orain femvertising izeneko iragarki feminista eta ahalduntzaileak daude, nahiko estereotipatuak izan arren, baliagarriak direnak publizitatearen dinamika sexistekin hausteko”.

Hala ere, gizonei eta emakumeei zuzendutako aldizkarietan oraindik ere kutsu bereziki sexista nabari daitekeela salatzen du Marinek. Horren arrazoia da, bere ustez, argitalpen horietako publizitate gehiena goi-mailako produktuena izatea, horiek baitira irudipen ez-estereotipatura eta berdinzalera motelago heltzen ari diren sektoreak. “Emakumeok gure irudia begirunez tratatzen duten iragarkien produktuak erosteko joera dugu. Gizonek, aldiz kontrara jokatu ohi dute”, baieztatzen du doktoreak.

Komunikabideen pisua

Hedabideek ere berebiziko papera dute emakumeen irudikapen okerrari dagokionez. Marínek dioenez, “hedabideak eredua ezartzen du”; izan ere, komunikabide inklusiboek publizitate begirunetsu eta dibertsoen presentzia sustatzen dute. Horren adibide dira lehen aipatutako aldizkariak, bereziki gizonei zuzendutakoak: duela ez hainbeste hauen azalean ageri ziren emakume ia biluziak eta guztiz kosifikatu eta sexualizatuak argitalpenean aurki genezaken publizitatearen joera sexistaren erakusgarri ziren.

Nolanahi ere, hedabide jeneralistetan ere genero desparekotasuna antzeman daiteke. Andaluziako Berdintasun, Kontziliazio eta Gizarte Politiketako Kontseilaritzaren Behatokiak 2019. urtean argitaratutako txostenak aztergai horren inguruko datuak eta ondorioak eskaini zituen. Azterketaren arabera, emakume autoreen presentzia desberdina da informazio sailaren arabera, eta, ondorioz, edukietan ere desparekotasunak antzeman daitezke. Emakumeek idatzitako artikuluetatik % 53 gizarte esparrukoak dira, baina % 3 baino ez dira kirol arlokoak, eta % 1,5, berriz, ekonomiari buruzkoak. Autoreen generoaren eta hauek eskaintzen duten informazio motaren arteko erlazioa albisteen edukietan islatzen da: emakumeak protagonista diren berrien artean, % 52,3 gizarte arlokoak dira; kirolari eta ekonomiari buruzkoetan, aldiz, % 3,7 eta % 2,8, hurrenez hurren.

“Emakumeen Irudiaren Behatokiak urtero jasotako kexa kopuruaren progresioa irregularra eta eztabaidagarria izan daitekeen arren, Maria Jesus Ortiz zuzendariak dio salaketa kopurua nabarmen areagotu dela”

Nahiz eta hedabideak emakumeen irudikapen estereotipatu eta matxisten erantzule diren neurri batean, azken urteetako aldaketa nagusiak ez dira egunkari, telebista edo irratien eskutik etorri, ezta legearen aldetik ere: publizitatearen joera matxistak arautzen dituen legea 1988. urtekoa da, eta 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte aldeko sei sententzia bakarrik egon dira. Ostera, gizarte mailako aldaketa estrukturalek kontsumitzaileen errefusa eragin dute, eta, kasurik onenean, baita hortik eratorritako salaketa publikoa ere. Sexismoaren irudikapenak erakargarria izateari uzten dion unetik, enpresek eta agentziek formula matxistak baztertzen dituzte beren diskurtso mediatikoetatik, azken urteetan ikusi dugun bezala.

Emakumeen Irudiaren Behatokiak urtero jasotako kexa kopuruaren progresioa irregularra eta eztabaidagarria izan daitekeen arren (kexa kopurua ez delako zertan gizartearen ikuspegi kritiko eta feministarekin zuzenki erlazionatuta egon behar), Maria Jesus Ortiz zuzendariak dio salaketa kopurua nabarmen areagotu dela. Gainera, azken hamarkadan “aurrerapen nabarmena” bizi izan dela baieztatzen du, eta Flora Marín ere bat dator baieztapen horrekin.

Lana hasieratik

EHUko ikerlariak uste du badela bereziki landu beharreko alor bat, hots, gizartearen gehiengoarentzat ikusezinak diren ezkutuko joerak: “Publizitateak utzi egin behar dio emakumea zaintzarekin edo etxeko lanekin lotzeari. Gaur egun, horrelako jarrerek agerikoek baino gehiago kezkatzen naute”. Bestalde, Ortizek uste du ezinbestekoa dela haurtzarotik lan egitea: “Koloreen eta jostailuen araberako banaketarekin bukatu behar dugu; iragarkietan oso ohikoa da, eta, sarri, jaio aurretik ezartzen zaigu”. Gainera, uste du ezinbestekoa dela hezkuntzaren bitartez joera sexistei aurre egitea; izan ere, bere hitzetan, “oraindik lan asko dago egiteko”.

Emakumeen irudikapen estereotipatuen joerak publizitatean

Publizitatean aurki daitezkeen emakumeen irudikapen estereotipatuak ez dira zoriz sortzen, eta patroi zehatz batzuei jarraitzen diete. Topic Flower erakundeak 2020. urtean egindako ikerketan, Facebook enpresak bere aplikazioetako (Facebook, Instagram, WhatsApp…) publizitatea neurtuta osatu zuen txostenaren datuak aztertu zituzten. Ikerketak erakutsi zuen emakumeen presentzia nabarmen handiagoa dela zaintzarekin, etxeko lanekin edota estetikarekin erlazionatutako produktuen iragarkietan; kontrara, jokoa, hezkuntza edo teknologia produktu nagusi duten iragarkietan gizonak dira protagonista nagusiak.

Generoaren araberako kontsumo joeren desberdintasunak zuzenki erlazionatuta daude gizonek eta emakumeek publizitatean duten irudia definitzeko. Horren arabera, ikerketan hiru emakume tipo bereizten dira: ama eta emazte perfektuak, super emakumeak eta gorputz ideala duten emakumeak. Lehenengo eta bigarren rolak batez ere zaintzarekin eta etxeko lanekin erlazionatutako produktuak iragartzen dituzten kanpainetan ageri dira. Estereotipo horien arabera, emakumeek lan itzela egiten dute egunean zehar, normalean etxean, eta ez dute kontziliaziorako aukerarik; eurak egin beharreko guztiak ondo egiteko gai diren bakarrak dira. Emakumeen lana nabarmentzen ari direlakoan, iragarki horiek mendekotasunarekin eta pasibotasunarekin lotutako dinamikak ezartzen dituzte.

Bestetik, gorputz lirainak eta ia ezinezkoak dituzten emakumeen irudia aurkitzen dugu. Askotan bigarren planoan azaltzen dira, eta gizonei bideratutako –eta gizonak protagonista diren– iragarkietan ageri ohi dira. Horrelakoak izaten dira, adibidez, lurrinak, kotxeak edo desodoranteak iragartzen dituzten iragarkiak. Kasu horietan, emakumea nolabaiteko “saria” edo “osagarria” izan ohi da, haien irudia kosifikatu eta sexualizatuz. Bestalde, rol horiek zaintza pertsonalari, dietetikari eta kirolari lotutako produktuen iragarkietan ere agertzen dira, zeinetan erdietsi beharreko maila estetikoa ezartzen baita.

Archivado en: Feminismos Publicidad
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Sphera
Sphera Vídeo: ¿Qué nos jugamos en políticas de igualdad en las próximas elecciones europeas?
El Parlamento Europeo aprobó hace unas semanas una directiva sobre violencia contra las mujeres. Las políticas públicas contra las violencias machistas son un asunto sobre el que las instituciones europeas pueden incidir. Pero hay otros.
Congreso de los Diputados
Congreso de los diputados Derrota del PSOE en su iniciativa de legislar contra el proxenetismo
Con los votos a favor de PP, Sumar, ERC, EH Bildu, PNV y Junts, las abstenciones de Podemos y Vox y solo los síes de PSOE, BNG y Coalición Canaria, el Congreso tumba la iniciativa de los socialistas
#90565
20/5/2021 18:29

oso interesgarria!!

0
0
Congreso de los Diputados
Congreso de los Diputados Los socios avisan que la paciencia se acaba y el PSOE anunciará medidas de regeneración democrática tras el 9J
En la jornada que el Congreso aprobó la Ley de Amnistía pasó desapercibido otro hecho: una PNL de ERC para exigir leyes al Ejecutivo para la mejora de la calidad democrática que cosechó apoyos de Sumar, Junts y PNV y hasta en algunos puntos del PP.
Ocupación israelí
Genocidio en Gaza La comunidad palestina demandará al Gobierno español por incumplir la Ley de Comercio de Armas
El Gobierno sigue sin romper las relaciones militares con Israel y sigue permitiendo el tránsito de armas por territorio español, denuncia la comunidad palestina de Catalunya, que llevará al Ejecutivo central a los tribunales.
Ocupación israelí
GENOCIDIO EN GAZA La UPV/EHU recibirá 4,2 millones por colaborar en nueve proyectos europeos con Israel
Hasta tres universidades, así como cuatro entidades gubernamentales de Israel, acompañan a la Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea en iniciativas de la Unión Europea donde participan además empresas que contribuyen al genocidio.
Opinión
Opinión Frente el antisemitismo, Palestina libre
Los muros contra los, las y les otres, como el construido por Israel se erigen como hipérbole del miedo a la pérdida de control en el interior de cada cual y en el Estado.
Palestina
Palestina Mustafa Barghouti: “Tiene que haber un embargo militar inmediato contra Israel”
El líder de Iniciativa Nacional Palestina saluda el reconocimiento del Estado por parte de tres países europeos pero exige que los gobiernos tomen nota de las demandas de los pueblos que piden medidas de boicot para aislar al régimen de Netanyahu.
Urbanismo
medio ambiente El mar no espera: retrato de la regresión del litoral alicantino
La línea de costa mengua año tras año a causa de temporales marítimos y los estragos que generan diques, puertos, y espigones en las corrientes, que modifican la superficie arenosa.

Últimas

Especulación inmobiliaria
Gentrificación ¿Por qué se levanta Lavapiés?: “Esta manifestación es solo el principio”
El tejido social del barrio convoca la gran manifestación del 1 de junio para visibilizar la recuperación de la movilización vecinal y denunciar la turistificación, la destrucción de los servicios públicos o el racismo institucional
Educación infantil
Educación en Madrid Cierra una escuela infantil pública de Arganda por falta de personal
El centro, gestionado por la empresa Atreyu Blota Carto, cuenta con más del 45% del personal de baja y sin reposición de puestos. 170 familias llevan sin clase desde el jueves.
Ocupación israelí
Genocidio en Gaza El sonido de las bombas en Gaza irrumpe en las calles de Logroño
Una quincena de activistas acampados en la Universidad de La Rioja ha trasladado el sonido de las bombas que día a día resuenan en Gaza a las calles de Logroño
Violencia machista
Precariedad laboral Huelga de 24 horas en el servicio de atención a las víctimas de violencia machista en Madrid
Las trabajadoras denuncian que el problema, que ya provocó paros parciales y concentraciones, se enquista. Las trabajadoras de la red denuncian falta de personal, de medios y de alojamientos para atender a las mujeres y sus hijos e hijas.
Sanidad
Sanidad pública de gestión privada El Hospital del Vinalopó seguirá privatizado pese a las 15.000 firmas en contra
Este viernes 31 de mayo finaliza el plazo para que se inicien los trámites de reversión al sistema público que el gobierno de Mazón no activará pese a la ausencia de informes que avalen la prórroga de la concesión.
Más noticias
Palestina
Acampadas Universitarias Palestina “Hay que seguir dando pasos para hacerle sentir a Israel como nos sentimos nosotros: solos y abandonados”
Muawia y Juan, palestino e israelí, han encontrado en la acampada por Palestina de la Universidad de Jaén, un espacio de encuentro que difícilmente podrían tener en su tierra. Un lugar seguro para resistir conjuntamente los envites de la ocupación y
Ocupación israelí
Genocidio en Gaza Una acción de desobediencia civil en Sol pide la ruptura del Gobierno y las universidades con Israel
Estudiantes de la Acampada de Madrid por Palestina despliegan una pancarta gigante para exigir el fin de la colaboración con el gobierno y los centros universitarios israelíes.
Tratado de la Carta de la Energía
TCE Victoria de los activistas climáticos: la UE Sale del Tratado de la Carta de la Energía
VV.AA.
La salida del TCE se erige como un faro de esperanza y un testimonio del poder de nuestro activismo colectivo para moldear un mañana mejor.

Recomendadas

Energías renovables
Energía y territorio Avalancha de macroparques solares en suelo rústico en Mallorca
La plataforma Renovables sí, però així no reclama una moratoria para frenar los más de 70 proyectos en tramitación que amenazan el campo isleño.
Literatura
Literatura Las escritoras de ‘clima ficción’ que llegan de América Latina
Autoras como Andrea Chapela, Clauda Aboaf, Adriana Bruno, Laura Ortiz o Silvia Moreno-García amplían los límites de la ciencia ficción o la fantasía en clave ecologista, decolonial y de memoria.
Política
Política El congreso aprueba la ley de Amnistía
Los 177 votos afirmativos dan luz verde a una de las leyes claves de la legislatura con la misma mayoría del bloque de la investidura.
Derecho a la vivienda
Abuso Policial Los 18 de la Macarena: cómo la violencia policial acabó con un proyecto para personas sin hogar
18 personas fueron detenidas y enviadas a prisión provisional en Sevilla en 2018 por la ocupación de viviendas para personas en situación de calle tras un desalojo mediado por la violencia policial. En julio se celebra el juicio contra los imputados.